Abuztuaren 24tik 26ra, munduko 7 estatu aberatsenen buruzagiak (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada) Miarritzen elkartuko dira, Frantzia gailurraren buru.

Gero-eta autoritarioagoak, gero-eta gerlazaleagoak direlarik, aberatsenen eta multinazionalen zerbitzuko den sistema iraunarazteko elkartuko dira zazpi potentzia horiek. Mundua sutan jartzen dute, beraiek sortu eta hazi desberdinkeriak eta pobrezia emendatzen dituztelarik eta bizia eta klima suntsitzen, oinarrizko eskubideak arbuiatuz. Zinismo handiz, desberdinkerien kontrako borroka helburutzat iragartzen dute. Beraien diskurtsoek ez gaituzte engainatuko, larrialdi soziala eta ekologikoa kontrajarriko diegu.

Abuztuaren 19tik 26ra, Euskal Herrian, kontra gailur bat antolatuko dugu. Alternatiba solidarioak, ekologikoak, feministak, arrazakeria eta inperialismoaren aurkakoak eta dekolonialak eraikiko ditugu.

Jende guztia deitzen dugu gurekin elkartzeio Hendaia-Irunen, G7aren aurka eta beste mundu bat eraikitzeko. Mobilizazioen edukin eta egitarau zehatza ondoko asteetan plazaratuko ditugu.