Loading...

Aldaketa sozialaren aldarria ez dute isilarazi, oldarraldiak oldarraldi

2019-01-28T16:03:13+01:00

Frantziako presidente Emmanuel Macron ez da Biarritzera etorri; bai, ordea, Europako eta Kanpo Aferetako ministro Jean Yves Le Drian. 2019ko abuztuko G7aren gailurra prestatzeko bilkura egiteko etorri dira Euskal Herrira, G7a ordezkatzen duten potentzietako ordezkariekin batera, eta poliziak setio egoera ezarri du Biarritzen: hiria hartu du eta protesta egitera bildu direnen kontra gogor oldartu da. Oldarraldiak oldarraldi, manifestatzeko eskubidea urratu arren, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatu dugu G7 EZ! plataformako eragileok. Aldaketa sozialaren aldarria ez dute isilarazi, ezta gomazko pilotekin ere.

Aldaketa sozialaren aldarria ez dute isilarazi, oldarraldiak oldarraldi2019-01-28T16:03:13+01:00

G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko plataforma bat sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta

2018-12-18T15:17:45+01:00

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu gaur Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek ¬–partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako. Horregatik, gailurraren kontra mobilizatzera goazela iragarri dugu gaur, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa delako, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigulako. Zentzu honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa emango diogu.

(gehiago…)

G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko plataforma bat sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta2018-12-18T15:17:45+01:00

Indarrak batzeko deialdia

2018-12-07T09:55:37+01:00

2019ko agorrilan, mendebaldeko 7 potentziak elkartuko dira Euskal Herrian, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituak eta bizirik diren lurralde batean. (gehiago…)

Indarrak batzeko deialdia2018-12-07T09:55:37+01:00