About nagusia

This author has not yet filled in any details.
So far nagusia has created 53 blog entries.

Ez hemen eta ez inon!

2019-06-03T17:03:27+02:00

Ekainaren 2an, pasa den igandean, Trump eta bere lagunak izan genituen Donostian. Abuztuan Miarritzen izango den gailurraren bidaia eta bilerak prestatzen hasteko, lehen hitzordua egin zuten Donostian.

Hala, eguerdiko 12:00etan, Donostiako badia ontziz zeharkatu ondoren, iritsi ziren kaira. Bertan, hamarnaka herritar izan zituzten G7aren aurkako aldarrikapenekin zain. Hala ere, munduko mandatariak lasai antzean ibili ziren Donostiako Alde Zaharreko kaleetatik paseoan, bertakoekin mintzatzen, eguraldiaz gozatzen, edan, jan eta topa egiten…

(gehiago…)
Ez hemen eta ez inon!2019-06-03T17:03:27+02:00

Abuztuaren 19tik 26ra Hendaia-Irunen izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu

2019-05-20T12:54:44+02:00

Abuztuaren 24tik 26ra, munduko 7 estatu aberatsenen buruzagiak (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada) Miarritzen elkartuko dira, Frantzia gailurraren buru.

Gero-eta autoritarioagoak, gero-eta gerlazaleagoak direlarik, aberatsenen eta multinazionalen zerbitzuko den sistema iraunarazteko elkartuko dira zazpi potentzia horiek. Mundua sutan jartzen dute, beraiek sortu eta hazi desberdinkeriak eta pobrezia emendatzen dituztelarik eta bizia eta klima suntsitzen, oinarrizko eskubideak arbuiatuz. Zinismo handiz, desberdinkerien kontrako borroka helburutzat iragartzen dute. Beraien diskurtsoek ez gaituzte engainatuko, larrialdi soziala eta ekologikoa kontrajarriko diegu.

Abuztuaren 19tik 26ra, Euskal Herrian, kontra gailur bat antolatuko dugu. Alternatiba solidarioak, ekologikoak, feministak, arrazakeria eta inperialismoaren aurkakoak eta dekolonialak eraikiko ditugu.

(gehiago…)
Abuztuaren 19tik 26ra Hendaia-Irunen izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu2019-05-20T12:54:44+02:00

G7a ez dela ongi etorria garbi utzi dugu Gasteizen

2019-05-07T11:03:45+02:00

Albiste onak datoz Gasteiztik: G7ko buruak bota ditugu!

Joan den larunbatean, maiatzak 4, G7aren kontrako kalejira ospatu genuen Gasteizko Alde Zaharretik. Gonbidatuta ez zeuden eta ongietorriak ez ziren zazpi pertsonaia agertu ziren; G7ko zazpi kideak, hain zuzen ere. Bada, azkenean, gure kaleetatik botatzea lortu genuen!

G7a ez dela ongi etorria garbi utzi dugu Gasteizen2019-05-07T11:03:45+02:00

G7rik EZ! Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkadari BAI!

2019-04-15T13:18:07+02:00

Europa Batasunaren eta G7a osatzen duten herrialdeen migrazio-politikek, mugak kontrolatu eta migrazio-mailetan limiteak ezartzeko helburuak dituzte; mugetan kontrolak jarriz, itzulera eta onartze eskemak kontrolatuz, hesiak eraikiz, giza eskubideak urratzen dituzten gobernuekin akordioak sinatuz… Arazoari konponbide duin bat eman beharrean, pertsonen joan etorria gero eta gehiago mugatzen ari direla eta mugak itxiz Europa gotorleku erraldoi bat bilakatzen ari dira.

Horren aurrean, Donostiako G7 EZ plataformatik abuztuko gailurrak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatzera dei egiten dugu. Hala, Gladys Enean elkartu ginen joan den larunbatean, maiatzaren 5ean egingo den “Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada” Europako ekimenean parte hartzeko deia egiteko. Esan bezala, ekimen hau maiatzaren 5ean izango da, 12:00etan, Durangon.

(gehiago…)
G7rik EZ! Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkadari BAI!2019-04-15T13:18:07+02:00

Donostiako Plataformak hasi du bere ekimen bira!

2019-04-15T12:54:16+02:00

Joan den ostegunean, apirilaren 4ean, mahai ingurua egin genuen Donostiako Bulebarrean, G7a zer den eta Euskal Herriari nola eragiten dion azaldu eta herritarren erantzuna antolatzeko. Bi gonbidatu izan ziren bertan: Dominika Daguerre, G7 EZ! plataformako kidea, eta Gonzalo Fernandez, OMAL Latinoamerikako multinazionalen behatokiko kidea. G7aren ezkutuko agenda neoliberalaren aurrean, euskal herritarrak mobilizatu eta antolatzea, gailurra trabatzea eta Euskal Herritik gure alternatiba propioa gizarteratzeko beharraz mintzatu ziren.

(gehiago…)
Donostiako Plataformak hasi du bere ekimen bira!2019-04-15T12:54:16+02:00

Gailurraren aurkako erresistentzia eraikitzera goaz, Iruñean ere

2019-04-03T12:51:14+02:00

G7 Ez! plataforma aurkeztu dugu Iruñean. Hauxe da agerraldian irakurritako adierazpena:

2019ko abuztuaren 24, 25 eta 26ean G7aren gailurra Euskal Herrian egingo da, Miarritzen. Mendebaldeko potentzia handien nagusitasunaren sinboloa da G7aren gailurra, kapitalismoa betikotu eta neoliberalismoan sakontzeko konpromisoak hartzea bait da helburu nagusiena. Eta konpromiso horien arabera erabakitzen dituzte beste herriei inposatuko zaizkien politikak.
G7 gailur horrek badu berezitasun bat: Euskal Herrian izango da, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituak eta bizirik dirauten lurraldean.

(gehiago…)
Gailurraren aurkako erresistentzia eraikitzera goaz, Iruñean ere2019-04-03T12:51:14+02:00

Biarritzeko auzapezarekin izandako bileraren balorazioa

2019-02-26T15:54:50+02:00

Biarritzeko auzapeza Michel Veunac-ekin bildu ginen otsailaren 20an, abuztuko gailurrari buruz hitz egiteko. Bilera horren balorazioa egin genuen ondoren, komunikabideen aurrean. Bideo honetan, agerraldiaren laburpen bat egin dugu.

Biarritzeko auzapezarekin izandako bileraren balorazioa2019-02-26T15:54:50+02:00

Abian gara, Gasteizen ere

2019-02-18T16:48:19+02:00

G7 EZ! plataforma aurkeztu dugu Gasteizen, joan den ostiralean, otsailak 15, Gasteiz Txiki auzo elkartean egindako batzar irekiaren bitartez. Gasteizko plataformaren bide-orria marrazten hasi ginen eta hurrengo hitzorduak zehaztu genituen: otsailak 21 eta martxoak 14rako, hain justu.

Hurrengo hilabeteetan, plataformaren zeregin nagusia G7ren eta bere munduaren kontrako aldarria Gasteizko txoko guztietara zabaltzea izango da, eta, horretarako, dinamika lokalak martxan jarriko ditugu.

Abian gara, Gasteizen ere2019-02-18T16:48:19+02:00

Bestelako Donostia baten alde!

2019-02-12T10:32:53+02:00

Mundua errotik aldatu behar da lehenbailehen, Donostiatik abiatuta ere. Hain zuzen ere, G7 EZ! plataforma izaera horrekin aurkeztu dugu Donostian, joan den otsailaren 9an, Artzain Onean egindako agerraldiarekin. G7ko mandatariek Biarritzen abuztuan egingo duten gailurrera begira gaude, eta herriz herri ari gara zabaltzen aldaketaren beharra. Donostian argi dugu. Turismo aberatsari, Inditexi, kontsumo basatiari, metroari, abiadura handiko trenari, kulturaren komertzializazioari eta erdarei eskainitako beraien San Sebastiani guk Donostiarekin aurre egin nahi diogu, herritarren, komertzio txikien, bertako merkataritzaren, feminismoaren, ekologiaren, migrazioaren, euskararen eta euskal kulturaren Donostiarekin.

Hala, bost gai hauen bueltan lan egingo dugu datozen hilabeteetan, hitzaldi eta mobilizazioen bitartez: prekaritatearen aurkako langile borroka, feminismoa, errefuxiatuak, aldaketa klimatikoa eta eskubide zibil eta politikoak.

Bestelako Donostia baten alde!2019-02-12T10:32:53+02:00

Bizkaian ere, Biarritzera begira

2019-01-28T16:02:23+02:00

Joan den azaroan Biarritzen publikoki aurkeztu genuenetik, G7 EZ! plataformak aurrera darrai bere aldarriak zabaltzeko bidean. Hain zuzen ere, larunbatean, urtarrilak 26, Bilbon egin genuen Bizkaiko dinamikaren aurkezpena. Kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzeko prest gaude, eta indarrak biltzen ari gara azken asteotan, G7ko mandatariek abuztuan Biarritzen egingo duten gailurrari begira; beste mundu bat sortzea posible delako!

Bizkaian ere, Biarritzera begira2019-01-28T16:02:23+02:00