G7rako ekintza batasuna

Datorren abuztuaren 24tik 26ra G7ko Gobernu buruak Biarritzen elkartuko diren unean garrantzitsua izango da bestelako mundu baten alde mobilizatuko garela erakustea. Hots, ezinbestekoa izango da datorren abuztuaren 19tik 26ra bitartean antolatu dugun G7ren aurkako kontra gailurrean gure aniztasun osoa azaltzea, elkartasun alternatiboak bideratzen ditugun ekologistak, feministak, arrazakeriaren aurkakoak, deskolonizazioaren aldekoak edota antiinperialistak bertan elkartuz. Gure indarra azken hamarkadatan justizia sozial, fiskal eta ekologikoaren alde bai Ipar zein Hegoaldean egin ditugun mobilizaziotan dugu. Bidez batez, edozein menderatze edota injustiziaren aurkako borrokarekin bat egin eta beraiekiko solidario garela azpimarratu nahi dugu.

Asmo horrekin, ekintza batasunerako hitzarmen hau sortzea eta errespetatzea erabaki dugu, “G7 EZ Plataformak” eta “Alternatives G7” delakoak Hendaian, Urruñan, Irunen eta Biarritz inguruan antolatuko ditugun ekimen guztietan bidera dadin, bai akanpadan, bai abuztuaren 24ko manifestaldian eta baita Biarritz inguruko zazpi plaza okupatuz abuztuaren 25ean antolatuko dugu Ostadarrean ere. Honela jokatuko dugu bertan:

  • Irmotasunez baina lasaitasunez arituko gara, erresistentzia eta eraikuntza nahiak bultzaturik.

  • Ez dugu ezer hautsiko, bortxarik gabeko metodo eta teknikak pazifikoak soilik erabiliko ditugu gure irmotasuna adierazteko. Ez dugu Poliziaren aurkako konfrontazioan edota eskaladatan parte hartuko. Poliziaren erasoaren aurrean, bortxarik gabeko erresistentziak garatuko ditugu, adostuko ditugun eran.

  • Manifestaldiak eta ekimenak bideratuko diren tokietan izango diren pertsonen segurtasuna ziurtatzea da gure nahia. Gure presentziaz, gure kopuruaz eta gure batasunaz baliatuz, irtenbidea gu geu garela frogatuko dugu.

  • Aldiz, helburu komertzialak, erreakzionarioak zein indarkeriazkoak direla medio gure mobilizazioaren errekuperazio edota bereganatze saio guztiak arbuiatzen ditugu.

  • Baldintza bideragarriak sortzeko amoz, gure ekimenak garatuko diren tokietatik polizia indarrak ateratzea eskatzen dugu. Macronek salaketa sozialak bideratzeko mobilizazioen aurrean egin izan duen kudeaketa biolentoak asko kezkatzen gaitu, baita egiten duen sistema neoliberalen defentsak ere. Bere jokabideak ez du inolako neurririk manifestariek erakutsi izan duten haserrearekin.

Ekintza batasunak gure aniztasun behar bezala zaintzeko dugun asmoa azpimarratzen du. Guretako bakoitzari egingo diren ekimenetan bere lekua bilatzeko aukera eman behar dio, bereziki G7ko Gobernuek hartuko dituzten erabakiek zuzenean kaltetuko dituztenak.