Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan G7 EZ plataformaren su txikiak pizten ari dira eta Donostian ere martxan gara! Donostiatik ere bestelako mundu bat sortzen ari gara, eta G7 gailurrari gure errefusa adierazteko zein alternatiba plazaratzeko antolatuta gaude. Jada finkatu dugu Donostiako plataformaren aurkezpen eguna: OTSAILAREN 9an, larunbatean, izango da, eguerdiko 12:00etan, Artzai Onean. Donostia astintzera gatoz eta hasi gaitezen andamioak dantzan jartzetik!