Larunbata mobilizazio eguna izan dugu Euskal Herrian, G7a ongi etorria ez dela kalean adierazteko eta haren politika bidegabeak agerian uzteko. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan protestak egin ditugu, jai giroan ere, baina beti helburu berarekin: beste mundu bat eraiki nahi dugula adierazteko eta alternatibak baditugula nabarmentzeko.

Hala, asteburukoak asteburu, hurrengo hitzordu garrantzitsua Miarritzen izango da, uztailaren 13an, Loreen Hipodromotik abiatuko den manifestazioarekin, G7ak abuztuaren 24, 25 eta 26 egingo duen gailurraren atarian.

Hauxe da, besteak beste, datozen asteetarako plataformak aurreikusitako egitaraua:

-Uztailaren 13an, larunbatarekin, manifestazioa Miarritzen (17h, Loreen hipodromoan)

-Abuztuaren 19tik 24ra, alternatiben herrixka eta gailurra (Urruña, Hendaia, Irun)

-Abuztuaren 24an, larunbatarekin, manifestazioa Irun-Hendaian

-Abuztuaren 25ean, igandearekin, eguerditan : beraien zonalde gorri eta urdinaz haraindi “ortzadar” zonaldearen osatzea elkarretaratzeen bidez Angelu, Baiona edo Miarritzeko 7 gunetan, manifestaziodebekuaren kontra.