2019ko agorrilan, mendebaldeko 7 potentziak elkartuko dira Euskal Herrian, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituak eta bizirik diren lurralde batean.

Beraz G7 errefusatu eta aldaketa soziala helburu dugun eragileok batu eta plataforma bat sortzeko erabakia hartu dugu.

Plataforma honen oinarriak ezagutarazi eta parte hartzen dutenen zerrenda publiko egiteko asmoz agerraldia eskainiko dugu datorren asteazkenean, azaroak 28an, Biarritzen, 15:00etan, Hôtel du Palais-ko sarreran.