G7-ren aurka, beste mundu baten alde
Abuztuaren 19tik 26ra,
mobiliza gaitezen eta antola gaitezen !

Abuztuaren 24tik 26era, munduko 7 estatu aberetsenetariko buruak Miarritzen elkartuko dira, Frantzia gailurraren buru.

Gero-eta autoritarioagoak, gero-eta gerlazaleagoak direlarik, aberatsenen eta multinazionalen zerbitzuko den sistema iraunarazteko elkartuko dira zazpi potentzia hauek. Sistema hilgarri hau geldiarazteko garaia da. Beraien gezurrez beteriko diskurtsoen aitzinean, Euskal Herrian mobilizatu behar dugu, gure ideiak, alternatibak eta borroken bidez kontra jarri eta, larrialdi soziala eta ekologikoa inposatzeko.

Kontra-gailur honen antolatze bidean, oztopo asko dira eta debekuak, hertsagarriak eta askatasunen aurkakoak. Gure eskubideak dira eta gure borroka zuzena da. Beldurrari gaindi dezagun, mehatxu eta intoxikazioen zepoan erori gabe. G7EZ! plataformak antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzeko deialdi irmo bezain lasaia luzatzen dugu. Halaber, jende guzia, langileak, komertzioak, enpresak… G7arekin ez kolaboratzera deitzen ditugu.


G7 EZ ! plataformak antolatutako mobilizazioen egitaraua*

  • Ekainaren 22an, larunbatarekin, Gipuzkoako plataformak antolatu manifestazioa Donostian (17h Easo plazan)
  • Uztailaren 13an, larunbatarekin, manifestazioa Miarritzen (17h, Loreen hipodromoan)
  • Abuztuaren 19tik 24ra, alternatiben herrixka eta gailurra (Urruna, Hendaia, Irun). Ikus beherago.
  • Abuztuaren 24an, larunbatarekin, manifestazioa Irun-Hendaian
  • Abuztuaren 25ean, igandearekin, eguerditan : beraien zonalde gorri eta urdinaz haraindi “ortzadar” zonaldearen osatzea elkarretaratzeen bidez Angelu, Baiona edo Miarritzeko 7 gunetan, manifestaziodebekuaren kontra.

Alternatiben gailur denboran, konferentziak, eztabaidak, erresistentzien eraikuntzak iraganen dira, Euskal Herriko eta beste tokietako mugimendu, elkarte eta sindikatu anitzen iniziatibez. Urtean zehar izandako borroken bateratze une garrantzitsua izango da bai eta heldu diren mobilizazioen eraikitzeko aukera ere. Eztabaidak 7 blokeren inguruan antolatuko dira :

  1. Beste mundu baten alde, kapitalismotik eta multinazionalen diktaduratik atera
  2. Planetaren suntsitzearen aurka, lurra zaindu, bizita bermatu
  3. Mundu feminista baten alde, patriarkatuarekin amaitu
  4. Herrien aniztasuna eta askatasuna bermatu ; mundu dekolonial eta diskriminaziorik gabeko baten alde
  5. Demokrazia sozialaren alde eta, denentzat, eskubide berdinak bermatzeko, autoritarismoarekin amaitu
  6. Herrien arteko elkartasunean oinarritutako mundu justu baten alde, gerla eta inperialismoarekin amaitu
  7. Inor ez da ilegala, mugak hautsi gizakientza

Inposatua zaigun G7 horren aurka borrokatzeaz haratago, kontra-gailurra, desberdinkeriak, pobrezia eta hondamendi ekologiko eta klimatikoen aurka eraginkorra den munduko politika baten aterabide konkretuak partekatzeko aukera izango da. G7 EZ! plataformarekin bat egin ezazue, mundu sozial eta justua, ezberdintasunik gabea eta ingurumena errespetatzen duena, elkarrekin eraikitzeko.

* informazio osagarriak emanen dira hurrengo asteetan, ekimenak antolatu arau.